ATLASA



Gure proiektua, saturraranen izaerari buruz ausnartu ondoren jaiotzen da. Saturraranek gizakiaren esku hartzea egon baino lehen zuen izaera eta ondoren egin diren interbentzioak, bide erabat desberdinetatik doazela pentsatzen dugu.
Gure helburua, lekuari ikusten diogun, “kala galdu” izaera eta honekin datorren paisaia zoragarria berreskuratzea izango da. Ideia honetan, hondartza izango dugu puntu garrantzitsuena, baina honekin batera, hondatzara heltzeko egin behar dugun bideak, hondartzak beste garrantzia izan behar duelakoan gaude. Bide honetan, erabat eraikia dagoen paisai batetik, paisaia erabat natural eta bazati batera igarotzeko trantzizio egokia diseinatu beharko dugu, natura bidea eta arkitektura harremanetan egongo diren bidea. Gaur egun dauden mugak eta harreman ezak ezabatuz.
Ideia hori gauzatzeko hainbat erabaki hartu ditugu, kala galdu batean garrantzia duten ezaugarri edo baliabideak indartuz, eta paisai horretan lekurik ez dutenak ezabatuz, eta hauei irtenbide edo alternatiba bat proposatuz. 

HELBURU OROKOR NAGUSIAK:
    -  “KALA GALDU”  Izaera berreskuratzea.
    -    Eraikienetik, bazatienerainoko  TRANTZIZIO egokia bermatu

    -    Arkitektura, ibaia eta ibilbidea BATERATU







HARTUTAKO ERABAKIAK 

ERABAKIEN ONDORIOAK  EDO ALTERNATIBAK


Mapa honetan gune guztietan zehar , gure ideiagatik beharrezkoak diren hainbat erabaki adierazi ditugu, gure proiektuen lehen gidalerroak izango direnak. Aldaketa horiek nola burutu, eta ze ondorio dituzten ere adierazi dugu.












EBAKETAK

Egungo egoera adieraziz eta guk proposatutako aldaketa batzuen ondorioz sortutako ebaketak. Aipatutako 3 guneetakoak, Gune eraikia / Bidea edo trantzizio gunea / Hondartza gunea.


Proposamenean, aurreko mapan aipatutako erabakiek izango duten eragina eta ondorioak irudikatu ditugu. Hauek izango dira proiektuak jarraituko dituen baldintza edo gidalerro nausiak, gerora aterako diren
beste batzuekin batera.
Mapa honetan  nabari dezakegu, ibaiari heman  nahi  izan  diogun  garrantziak ibaiaren zabalera handitu duela, honetan espazio desberdinak agertuko direla, gainera, uraren garbiketak, hondartzako harri artifizialak  kentzea ahalbidetuko digu. 

Bestalde, errepide eta  eggungo  parkinaren desagerpena ikus  dezakegu,  parking berri bat proposatuz alde eraikienean, eta errepidea, bide atsegin batekin ordezkatuz, natura eta arkitekturarekin harremanetan.
Kanpinaren izaera berria ere nabari  dezakegu, muga  batzuetan dagoen zerbait izan  beharrean, ggune  guztian zehar  zabalduko  den kanpin  edo akanpatzeko gunea bihurturik. Topografiaren  eraldaketa, bi lautadak desagertuz eta sektorizazioa  desagertuz.

Honekin, proiektuari hasiera ematen diogu. Kala galdu baten izaera izango duen gunea lortzeko proiektua.








 

Comentarios

Entradas populares